Antoine Furetière
Antoine Furetière | |||
---|---|---|---|
1662 - 1688 ← Pierre de Boissat (en) - Jean de La Chapelle (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1619ko abenduaren 28a | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1688ko maiatzaren 14a (68 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | Poligrafoa, idazlea, eleberrigilea, poeta, lexikografoa, abokatua eta legelaria | ||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Izengoitia(k) | A. F eta A.F. |
Antoine Furetière (Paris, 1619ko abenduaren 28-1688ko martxoaren 14) elizgizon frantsesa, poeta, alegiagile, eleberrigile eta lexikografo ospetsua izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Legeak ikasi zituen eta defendatzaile gisa lan egin zuen baina, ondoren, apaiza egin zen eta 1662an, Bourgesko Chalivoy abadetxearen burua izatea lortu zuen. Denbora librean idazten zuen eta Nouvelle Allégorique, ou histoire des derniers troubles arrivés au royaume d'éloquence (1658) eta Voyage de Mercure (1653) obra satirikoei esker Frantses Akademiako kidea izendatu zuten. Urte haietan Akademiak hizkuntzaren hiztegia prestatzekotan zegoen baina Furetièrek antzeko lana ia burututa zuen. Horrek akademikoen artean gorrotoa eragin zuen; besteak beste Furetièreren aurka hitz egin zuten esanez haien datuak beste egileei lapurtuak zirela. Azkenik, 1685ean, Akademiatik kanporatu zuten. Furetièreren mendekua Couches de l'académie (Amsterdam, 1687) satira idaztea izan zen.[2] [3]
Furetièreren Dictionnaire universel egilea hil ondoren agertu zen, 1690an, Rotterdamen. Lan honek eragin handia izan zuen. 1701ean Henri Basnage de Beauvalek (1656–1710) beste edizio hobetua plazaratu zuen. 1771an, Furetièreren lanean oinarrituta Dictionnaire de Trévoux agertu zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L'Énéide travestie (1648-1653), Interneten irakurtzeko.
- Le Voyage de Mercure (1653), Interneten irakurtzeko.
- Poésies diverses (1655), Interneten irakurtzeko.
- Nouvelle allégorique ou Histoire des derniers troubles arrivés au royaume d'Éloquence (1659), Interneten irakurtzeko.
- Le Roman bourgeois (1666) — 1854ko edizioan: Wikisource ; Gutenberg proiektua
- Racineren Plaideurs idazten lagundu zuen (1668)
- Essay d'un dictionnaire universel (1684)
- Les couches de l'Académie (Amsterdam, 1687)
- Dictionnaire universel contenant généralement tous les mots françois, tant vieux que modernes, et les termes de toutes les sciences et des arts (1690, Pierre Bayle hitzaurrearekin hil ondoren plazaratuta.) Interneten irakurtzeko Gallica.